Errekatxindorra (Cettia cetti)
Sylviidae, Paseriformeak
Beste izen batzuk: Errekako txinbo, Errekatxindor.
Euskarazko izendegi osoa »
Beste hizkuntzetan
- Gaztelania: Cetia ruiseñor
- Frantsesa: Bouscarle de Cetti
- Ingelesa: Cetti's warbler
- Okzitaniera: -
- Aragoiera: -
- Katalana: Rossinyol bord
- Astur Leonesa: -
- Galegoa: Reiseñor da auga
- Alemaniera: Seidensänger
- Italiera: Usignolo di fiume
Deskribapena
Txori lotsati samarra, gutxitan ikusiko duguna, baina bai, aldiz, bere kantu ozena entzun. Izan ere, zalapartaria da errekatxindorra eta ikusi ez arren, bizkor jakingo dugu gure inguruan ote dabilen, "txuki-txuki-txuki!". Betiere hezeguneetara lotuta aurkituko dugu: padurak, erreka bazterrak eta antzekoak. Arre-gorrizka gainetik eta argia azpikaldetik, bere lehengusu urretxindorraren tankerakoa. Zorte pixkatekin atzemango dugu zurixka dituela eztarri aldea zein bekaina.
Entzun
Errekatxindorraren kantua, #TxoriaTxio
Euskarazko izendegia
Mapa honetan izen nagusiak aurkituko dituzu. Datu guztiak ikusteko begiratu ondorengo taula.
Aldaera | Eskualdea | Bibliografia |
---|---|---|
Errekako txinbo | Lea Artibai, Debabarrena | AraI2011 (2011) |
Errekatxindor | Lea Artibai, Bilbo Handia | BueX (1999) |
Sasikurloi | Lea Artibai | |
Urretxindor | Lea Artibai | Aran (1961) AzpJM (1986) |
** Eskualdea: Ahoz non jaso den.
Grisez, zalantzazkoak edota bibliografian bakarrik jasotakoak.